Enpresa

 Transportes Ibarra SL familia-enpresa Francisco Ibarra Arrindak sortu zuen 1948an, Eibarren. Hasiera batean, Eibarren eta inguruetan zeuden lantegientzako hornikuntza-lanak egiten genituen. Denboraren poderioz, negozioa hazi egin zen, eta ibilbideak luzatu genituen: Eibartik Vitoria-Gasteizera, Miranda de Ebrora, Harora eta Logroñora.

Transportes Ibarra SL garraio-enpresa global sendoa da gaur egun, eta horregatik, garraio-agentzien berezko egitekoak betetzeaz gain, logistika-antolatzaileek eskaini ohi dituzten zerbitzuak ere ematen ditugu, bereziki industria-sektorerako piezak eta lehengaiak hornitzeko.

Transportes Ibarra | Ibarra Logistika

Hurbiltasuna

Bezero bakoitza berezia da

Esperientzia

70 urtek ematen duten bermea

Gaitasuna

8.000 m2 propio baino gehiago

Transportes Ibarra | Ibarra Logistika
Xedea, ikuspegia eta baloreak
  • Gure bezeroei balio erantsia eta lehiakortasun-elementuak eskaintzea, beren prozesuen kalitatea hobetu dezaten eta beren produktu eta zerbitzuak nabarmendu daitezen
  • Gure bezeroen errealitate eta beharretara egokitutako irtenbideak bilatzea
  • Gure garraio-, banaketa- eta hornikuntza-enpresaren ezaugarririk nabarmenenak esperientzia eta lantaldearen profesionaltasuna izatea, neurrira egindako irtenbideak eskaini ahal izateko eta bezeroentzako balioa sortzeko