Transportes Ibarra SL familia-enpresa Francisco Ibarra Arrindak sortu zuen 1948an, Eibarren. Hasiera batean, Eibarren eta inguruetan zeuden lantegientzako hornikuntza-lanak egiten genituen. Denboraren poderioz, negozioa hazi egin zen, eta ibilbideak luzatu genituen: Eibartik Vitoria-Gasteizera, Miranda de Ebrora, Harora eta Logroñora.
Transportes Ibarra SL garraio-enpresa global sendoa da gaur egun, eta horregatik, garraio-agentzien berezko egitekoak betetzeaz gain, logistika-antolatzaileek eskaini ohi dituzten zerbitzuak ere ematen ditugu, bereziki industria-sektorerako piezak eta lehengaiak hornitzeko.